top of page

Philippe de Vitry, Vitry-en-Artoisen, Frantzian jaio zen, 1291 eta Meaux, Frantzia hil zen, 1361an musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta izan zen. Elizgizona zen, eta politikan eta diplomazian ere aritu zen, sarritan aita santuaren gortean. Garrantzi handiko karguak izan zituen Filipe VI.a Valoiskoaren eta Joan II.a Onberaren gortean. Avignongo Klemente VI.a aita santuak Meaux hiriko apezpiku izendatu zuen 1351n. Poeta eta musikagile gisa ospe handia izan zuen, eta bere garaiko intelektual nagusietako bat izan zen Frantzian. Kultura handiko gizona zen; harreman ugari izan zituen garai hartako intelektualekin, Petrarcarekin bereziki.​

Philippe de Vitry

bottom of page